argia.eus
INPRIMATU
BEREA BAINO GIBEL HANDIAGOA
Jabier Agirre 1999ko uztailaren 25
Erresuma Batuan, 21 hilabeteko haurtxo bati egindako transplantearen ondorioz, bera baino hiru aldiz handiagoak ziren emaileen organoak jaso ahal izan ditu. Operazio-mota hori aurrenekoz egin da hain ume txikietan, eta horrela Jack Glass izeneko haurtxoak 10 urteko haur baten gibela hartu zuen, plastikozko globo baten bidez abdomena puzten zioten bitartean.
Umea bere etxean aurkitzen da berriro, erabat osaturik, Birmingham hiriko Galesko Printzesaren Haur Ospitalean arrakasta osoz egin zioten operazioaren ondotik. Umeak gaixotasun arraro samar bat jasaten zuen bere jaiotzetik beretik, bizimodu normala egiteko ezintasunarekin, eta hori konpontzeko irtenbide bakarra gibeleko transplantea zen. Bere amak –argazkian umearekin agertzen den 36 urteko Carriek– dioen bezala, «

iazko Gabonetan oso gaixorik jarri zen, eta ez genuen uste aurrera irtengo zenik. Zorionez, transplanteak bizitza itzuli dio eta horregatik publikoki eskertu nahi diogu emailearen familiari bere erabakia
».
Jack-ek bizimodu erabat normala eraman ahal izango du aurrerantzean, eta hemendik hilabete batzuetara haurtzaindegira joango da. Hebakuntza egin ziotenetik haurra guztiz aldatu da. Aurreneko aldiz gai da beste haurrekin ibiltzeko, jolasteko, bideoak ikusteko eta janariarekin disfrutatzeko