argia.eus
INPRIMATU
ASALDURA
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
ASALDURA
Horrela izendatu du EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakariak HBko Mahai Nazionaleko kide presoen libratzeak gizartean sortu dezakeen ondorioa. Eta zer gizarte motari buruz ari ote den Zorrilla jauna nahi nuke jakin neure motzoloan. Zeren eskandaloa, eskandaloa mahaikideak kartzelaratzearekin burutu zuten. Eta nik dakidala behintzat, orduko hartan demokrata organikoak ez ziren matxinatu. Areago, pozik asko agertu ziren epaiaren aurrean. Txaloka eta bibaka onartu baitzuten astakeria. Beraz, orduan Justiziaren injustiziaz harro zeudenengandik orain euren lotsa adierazi izana itxarotea, sagarrondoaren legatzburuaz plakia berdintzea bezalakoxea da. Tamainako kokolokeriak alegia. Lasai bedi beraz alde hortatik Zorrilla jauna. Eta orduko erabaki hura euskal ezker abertzalearen aurkako mendeku higuingarritzat jo genuenoi buruz ari bada, lasai egoteko ere esango nioke, beste hainbat nazkagarrirekin bezalaxe! Ai gure hilak, preso, exiliatu eta konfinatuak! Abegi txarra egitetik haratago ez baitugu bide askorik ireki gure kezkarako. Ez ezazuela inoren beldurrik izan behingoz zeuen legeak betetzeko, nagusi zaudete eta. Oraingoz