Bi aste agintean eta dagoeneko erratza atera du Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusi berriak. Zuzendaritza batzordea berritu egin nahi duela aipatu du; esan eta izan. Hasteko, zenbait arduradun kendu ditu, Radio Euskadiko Azurmendi barne. Estatu Batuetatik itzulita, Jaime Otamendi izango da telebistako informatiboetako buru berria
LORENA BERNAL AKTORE
LANETAN ARIKO DANeska panpoxa izateaz gain, etorria ere baduela erakutsi du Lorena Bernalek ETB-2ko «Supervivientes» dokumental saioa aurkezterakoan. Udazken aldera, Pausokaren «El Señorio de Larrea»n ikusi ahal izango dugu, rol txiki bezain garrantzitsu batean. Erdipurdi eginda ere, bere miresleentzat hori ez da aski axolazkoa izango
ETB-1EN UDARAKO
PROGRAMAZIO ESKASA«Azken uda pasa», «Hau duk umorea» eta «Gazte musika» saioak kenduta, ez dirudi programatzaileek burua estutu behar izan dutenik lehen kateko udako programazioa osatzeko: dokumentalak noiznahi, ilunabarrean Tour maratoia eta asteburuan pilotaz bapo. Orain, Falceseko entzierroak baino ez dira falta. Ea aldaketak noiz iristen diren