Astebe beranduago bada ere, udako programazioa hasi da Euskadi Gaztean. Emankizunak baino, jendea da aldatu dena. Berrikuntzarik nabarmenena asteburuetan gertatu da. Hala, goizeko 7:00etatik 11:00ak arte Jon Gurrutxagak «Goizeko soula» egiten du. Segidan, 11:00etatik aitzin, «Top gaztea»ren ordez, «Gazteen hauta» udako kantuen inguruko emankizuna abiatu da; zerrendagaiak, Eli Belaunzaran eta Jon Artanoren eskutik. Bazkalostean berriz, Haritz Letek «Marea gora» musika saioa aurkezten du. Horren ondotik, Galder Izagirre itzuli da «Bidegurutzean» izeneko saioarekin