Ekainaren 21tik haurrez beterik
daude Urruñako Ikastolako gelak.
Ikastola eraikitzeko lurra lortu zenetik,
sinbolikoki harriak erosiz, dirua lortzeko
kanpaina bati ekin zioten. Ondoren joan den urteko irailean hasi ziren bertan eraikitzen,
eta aurtengo ekainean amaitu dute. Bukatu bezain pronto sartu dira ikasleak, ikasturtea bertan amaitzeko asmoz. Ekainaren 26an ikastolako ateak ireki zituzten, edonork,
haurren gurasoek bereziki, bisita zezaten.
Baina inaugurazio ofiziala datorren irailaren
5ean egingo da. Bertara gonbidatuko dituzte ikastolako harriak erosi zituzten guztiak,
eta baita eraikitzen lagundu zutenak ere.
Egun Urruñako ama-ikastolan 2 eta 6 urte bitarteko 24 haur daude. Eta euskara da ama-ikastolan hitzegiten den hizkuntza bakarra. Behin adin horretara helduz gero, Donibane edo Hendaiako ikastolara joan behar izaten dute lehenengo maila euskaraz egin ahal izateko. Urruñako ikastolak bi gela handi eta psikomotrizi- tatea, eskulanak eta lo egiteko hiru gela txiki ditu.
Jada 240 harpidedun ditu EuskaraZ-k.
Bideo «casting»a aktoreak ezagutzeko tresna.