argia.eus
INPRIMATU
«Hiriko gazteen ahotsa gara»
1999ko uztailaren 11
Irratsaio gazte hau urtarrilean abiarazi zuen Iñakik, astelehenetan arratsaldeko seietatik zortziak inguru bitarte.

«Besteak beste, gonbidatu gazteak ekartzen ditugu, lan baldintzen berri eman, kultur arloa jorratu, gazte ikuspegitik beti ere. Taberna batean buzoi bat daukagu jendeak iritziak eman ditzan, baita berriemalea ere Aiaran»
azaltzen digu 26 urteko gasteiztarrak. Aurretik ere «Gaua eta ni» eta «Auzoka» emankizunak egin ditu.

«Gasteiz hiri erdalduna izatean, alde batetik mugatuak gaude entzule gehiagorengana iristeko. Baina astean behin bakarrik izatean ez dugu arazorik euskaldunak topatzeko. Bestetik, kristoren poza ematen dit euskalduntzen ari den jende mordoak saioa entzuteak»