argia.eus
INPRIMATU
HAIZEGAILUA PIZTUTA
1999ko uztailaren 11
Eguteran edo itzalpean lasaiki entzuteko moduko programazioa taxutu dute udaldirako. Halaxe, goizeko orduei dagokienez, bi aldakuntza dira azpimarratzekoak: batetik, Pilar Goia kazetaria arduratuko da «Goiz kronika» informazio-magazinaren zuzendaritza eta aurkezpenaz. Bestetik, hiru ordu t' erdiko «Goiz berri» magazinak beteko du eguerdira artekoa, Garikoitz Udabek gidatuko duen lantaldearen eskutik. Arratsaldeak hiru alderdi edo berrikuntza aipagarri ditu. Abuztura arte iraungo duen «Salako leihoa»ren lekua Leire Zorrozuaren «Leroli Leire» saioak beteko du irailera bitarte. Abuztuan ere, «Kostaldeko trena» eta Tourraren lekukoa Kaittin Allende eta Ainara Zuzabeitia kazetari gazteek hartuko dute «Maria Gora» saioari heltzeko. Halaber, eskolumeekin batera «Maritxu berritsu»k oporrak hartu eta haren lekuan Onintza Segurolaren «Uda musika» emankizuna izango dugu udaldi osoan. Ilunabarrean, hiru kontu. Zortzietako «Solasean», batik bat etxeko jendeak egindako elkarrizketez osatuko da. Ordu berean, Filgi Claverieren «Iparraldeko kalaka» eta J. Agirretxearen «Irudien doinuak» astelehen eta ostiraletan aireratuko dira hurrenez hurren. Bestenaz, «Klasikoak gaur» eta «Kantaita»k jai hartuko dute uztailaren hondarrean, aparteko musika eskaintzari toki eginez: abuztuaren 2tik aitzin Donostiako Musika Hamabostaldia. Grabaturiko kontzertuak, zuzenekoak... Asteburuetako «Bide batez» saioak ere atseden hartuko du eta, bere ordez, larunbat eta igande goizetan, Maider Oiarbidek zuzenduko duen «Aldarte onean» irratsaioak iraileko bigarren astera arte eramango gaitu.
Azkenik, oroitarazi udako zenbait kultur eta kirol ekitaldiri eskainiko zaion arreta berezia, hala nola: udako ikastaroak, jaiak, San Ferminetako entzierroak, estropadak eta abar