Arnaldo Otegi EHko bozeramaileak EITBko zuzendari nagusiaren izendapenari baietza ematearen arrazoiak honela azaldu zituen «Euskaldunon Egunka- ria»n:
«Bere garaian planteatu genuen sinboloa den instituzio batean zuzendari nagusiak euskalduna izan behar zuela eta hori guretzat printzipio politiko bat zela. Eta gaur esan dezakegu zuzendari berria euskalduna izango dela hemendik hilabete batzuetara (...) Guk euskaldunaren hitza onartzen dugu eta konpromiso zehatza dago Andoni Ortuzarren aldetik euskara ikasi eta lantzeko eta hilabete batzuk barru euskaraz naturaltasunez aritzeko (...) Guretzat lehenengo oztopoa hori zen eta oztopo hori gainditu bidean dago momentu honetan (...) Euskal Herri osorako tresna komunikatiboa da Euskal Irrati Telebista, ez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako bakarrik. Hitzartutako oinarrietan jasotzen da hori (...)
ETBren lehenengo katea izan behar da ardatza euskararen errekuperazioan eta euskararen lanketan. Gure apostua lehenengo katea indartzea da, eta ez dadila izan, orainarte bezala, bigarren katearen subsidiarioa (...) Uste dugu baldintza nahikorik badaudela esateko beste eredu batera goazela, eta Euskal Herri osorako eredu batera goazela».