Aingira legez ikuskatzen nuena, UEMA, putzu ikusten dut burdinezko Espainiar nazionalismo demokratikoaren Justizia herrementaren Tribunal Gorenaren erabakiaren berri jakitean. Izan ere, UEMAk bere baitan biltzen dituen euskal herrietan ezin izango dute euskaraz bizi, gaztelaniarik gabe ez baita ezer ofizialik onartuko. Aurki, ARGIA hau berau Luz Lumier. Eta eskupelota, tenis, eskubakarrez baizik ez baitago aritzerik. Retegi, Goñi bigarrenak eta bere ezker nahiz eskumaren jokoaz berotzen gaituztenok elbarri, ezker ! eskumatiorekatuek espainol demokratek erabakitako alderdi bakarra aukeratu beharko bailukete beren jokorako. Horrela, integrazioaren aitzakian pelotariak zabalean ezkerrez eta txokoan eskubiz. Edo alderantziz. Berdin dio. Batean ala bestean bietan gai denak derrebes, trabeska. Hori bai, euskaldunok demokratatzat onartuko bagaituzte, euskal herrietan erdaraz, eta bestetan ere bai. Herrenlandian. Berdintasunean alegia. Etagure politikoei, EITBko balizko zuzendari erdaldunaren egokiduraz ari direnean, ez diet honetaz ezertxo ere entzun, Justiziaren erabakiak politikoak ez balira bezala