Larunbat honetan, hilaren 19an,
estreinatuko du Tolosako Orfeoiak Guridiren
«El Caserio» zarzuela. Orfeoia joan den
urteko irailean sortu zen eta
orduz geroztik aurkeztu duen
lanik garrantzitsuena da.
Jesus Guridiren lana kostunbrista da
eta era guztietako giza harremanak
agertzen dira obran zehar.
Larunbateko ekitaldian parte hartuko duten abeslariak honakoak dira:
Ainhoa Garmendia (Ana Mari),
Jon Plazaola (Jose Miguel) eta
Jesus Garcia Arejuela (Santi).
Saioa Juan Jose Ocónek zuzenduko du.
Gernika da festibaleko gaia.
19an amaituko da Aita Donostia Musika Astea.