Lagungarri izango dira Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea igandean, hilak 20, La Puebla de Labarkara autoz hurbilduko direnentzat. Goizeko 9etan hasita, orduoro zuzeneko konexioak hasiko dira egiten bertan jarriko den unitate mugikorrari esker. Lehenik, bidean dagoen jendeari argibide xeheak emango zaizkio ilara kilometrikoak saihestu eta trafiko gutxien dagoen bidetik etor dadin. Ondoren eta goiz osoan ibilbidearen nondik-norakoak, giroa, musika, jendearen iritzia eta azken orduko aldaketak jakinaraziko dira. Amaitzeko, egunaren balantzea egingo da antolatzaileekin