argia.eus
INPRIMATU
Bilbon Iñaki Azkuna, jelkide berezia
1999ko ekainaren 20a

Nortasun berezia du Azkunak, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu zenean eskaintzen zituen prentsaurrekoetan ondo agerian uzten zuen. Hauteskundeotan ere joera berezia izan du bere kandidaturak, eta EAJ-EA koalizioak ia denetan egin duenaren alderantziz, botoak gehitu eta errejidoreak mantendu egin ditu. Bere estiloak Bilboko hiritarren artean harrera ona eduki du.
Jose Maria Gorordo alkate eta EITBko zuzendari nagusi ohiak behera egin du Bizkaiko hiriburuan, baina Azkunak alkate bezala izan dezakeen etorkizunaren gakoetako bat Gorordok bi kontzejal behintzat mantentzean datza.
PPk gora egin du hemen ere (Arzalluzek argitu duenez, 96an kontserbadore espainiarrek izandako igoera oraindik lekuko administrazioetara ondo iritsi gabe zegoen hemen) eta gainean daukate jelkideek, botoen aldea oraindik handia izan arren.
Bere beste bi sozio posibleek, sozialistek eta EHk. Ezker abertzaleak Bizkaian ere, eta Bilbon, aurreko bere markak guztiak hautsi ditu. Eta sozialistek berriz Ibaizabalen ezkerraldean nagusitasuna kendu diote koalizio abertzale moderatuari ia denetan.
Azkunak aldez aurretik ere abisatua zuen sozialistekin nahiko zuela gobernatu, baina beste sozioren baten laguntza ere behar du lasai ibiltzeko. Kromo trukea martxan dago