argia.eus
INPRIMATU
ZERNAHI KIROL EGITEKO BADA AUKERA NONAHI
  • eskaera horri erantzuteko kirol instalazioak ugariak dira. Kiroldegibakoitzaren izaera eta ezaugarriak bildu ditugu lerrootan.
1999ko ekainaren 13a
Iruñean era askotako kirol instalazioak daude, era guztietako kirolak egiteko aukera eskaintzen dutenak. Kirol instalazio hauen nolabaiteko sailkapena egin daiteke:


Arauturiko udal instalazioak

Udalak kudeatzen ditu eta batzuk aipatzearren Aranzadiko udal kiroldegia, Arrosadiako udal kiroldegia eta kirolzaleen artean hain ezaguna den Labrit frontoia aipa daitezke. Aranzadikoa 1977an eraiki zen Errotxapea auzoan, eta bertan beste kirol batzuk egin daitezkeen arren, udarako igerilekuak dituen udal instalazio bakarra da. Arrosadiako kiroldegiaren ezaugarriak direla eta, bertan maila altuenetan jokatzen duten hiriko taldeak joka dezaten bultzatzen da. Labrit frontoia 1.500 ikuslerentzako egokituta dago. Udalarena izan arren, bertan egoitza duen Nafarroako Pilota Federazioak kudeatzen du.


Instalazio irekiak

Eraikuntza hauen ardura edo mantenimendua Udalaren gain badago ere, erabilera irekia dute eta edozein hiritarrek erabil ditzake. Sail honetan ere badira aipagarriak diren instalazioak: Gotorlekuko frontoia, esaterako. Eraikuntzaren data zehatza ezezaguna bada ere, 1984an egin ziren bertan berrikuntza lanak.
Iruñean hain zabalduta dagoen patinajerako Antoniutti parkeak aukera paregabea eskaintzen du. Parke hau San Juan auzoan eraiki zen duela 22 urte.
San Juan eta San Jorge auzoen artean dagoen La Biurdana parkea ere era honetako instalazioa da. Hemen maiatza eta iraila bitartean Udalak tenis ikastaroak antolatzen ditu.


Nafarroako Gobernuaren
instalakuntzak

Aisialdiko Gizarte Institutua da Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen instalazioetako bat. Honek hiru igerileku eta bi frontoi ditu eta batez ere biztanleen udarako aisialdia betetzen du.


Erabilera mugatuko kirol elkarteak

Instalazio hauek elkarte edo talde pribatuek antolatu edo kudeatzen dituzte. Orokorrean bertarako sarrera bazkideei mugatzen zaie, baina, sarrera ordainduz gero, edozein sar daiteke. Eredu hau jarraitzen du Amaia Kirol Hiriak. Aipagarria da kirol hiri honetan egiten den kirol nagusia beisbola izatea, gure artean ez baitago kirol honetarako zaletasun eta aukera handirik.
Osasuna futbol taldeak ere baditu bere instalazioak noski. Hauek 1967an eraiki ziren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ondoan daude.
Iruñeko tenis eta igeriketa elkarteek ere instalazio bana dute. Erabilera mugatuko kirol elkarteen artean, harrigarria da Larrainako kirol zelaiko bazkideak, bere osotasunean, gizonezkoak izatea.
Hauez gain, hiri osoan barrena sakabanaturik dauden gimnasio eta ikastetxe pribatu nahiz publikoek dituzten kirol instalazio ugariak ere ezin aipamenik gabe utzi