Ugaltzen ari zaigun jende mota. Urrik erosita garesti saltzean du bere ariketarik gogokoena. Feudalismo berritu honek, demokrazia du izena. Bere izenean, nagusiak, Sobiet Batasuna etsai berdingarriaren larderiatik libre, mundua bere landatzat hartu eta guztia bere mendean hartzeari ekin dio. Ekonomikoki indartsuena izateak ahalbideratzen dion militar nagusitza oinarri, teknologi azkarrenaren jabeak kultura unibertsaltzat ezarri digu berea, eta gure ezina baliatuz, berea, politika posible bakarra bailitzan sartu digu. Iraken hasi eta Jugoslavian jarraitu. Jada, ez du bere militarrentzat hiletarik egin behar. Jada, ez dio etxe barruan inoren jazarpenari aurre egin behar. Jada, ez du protesta kanturik entzun behar, kantugileak euren konpromiso profesionalak medio, agobiaturik bizi baitira inora heltzeko. Eta gerra elektronikoa zigorra da. Nagusiaz bat egiten ez duen guztiak jasan lezakeen zigorra. Amore ematen ez duenaren patua. Eta demokrazia nazionalista bakar honek fundamentalismoa sortu du, ongizate deituraz bataiatua. Beregandik kanpokoa, txokokeria arriskutsu hori du etsaitxoa, bere zentzua. Gu alegia. Bera ez garenak