argia.eus
INPRIMATU
«Kirolaren emozioa helarazi behar duzu»
1999ko ekainaren 13a
Bere ahotsa ezaguna da, esatari izateaz aparte, iragarkietan ere ahotsa sartzen baitu. Herri Irratian ibilitako 40 urteko muxikarrak 9 urte daramatza bertan, irratia sortu zenetik, alegia. Goizetan kirol irratsaioa egiten du, eguerdietan berriz, «zorion agurren tartea».

«Libre izanez gero prentsaurrekoetara ere joaten naiz. Hemen denetarik egin behar da».
Kirolak zuzenean egiten ditu, txirrindularitza dela, arrauna, pilota edo futbola dela,

«zuzeneko emanaldiari bizitasuna eman behar diozu, motel motel eginez gero entzuleak interesa galtzen du-eta. Saiatu ahal den emoziorik handiena helarazten, deskribatu kirolarien esfortzu aurpegia. Alde horretatik, haria ez galtzeko estatuko kateen erara egiten dugu. Espainolek ez dezatela gero esan euskaldunok odol hotza daukagula»