argia.eus
INPRIMATU
BEHARTUAK
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
BEHARTUAK
Garikoitz Esnaola militanteak salatu du: bere ustez guardia zibilak izan zitezkenak inguratu, eta zigorra egur, eurekin kolabora zezan behartu nahi izan zuten. Eta esan behar da praktika hori aspaldikoa dugula, inoiz desagertu ez dena alegia. Izan ere, telefonoz, faxez, postaz eta bestelako bidez ezker abertzaleko ustezko militanteei igorri mehatxuak ez baitira gelditu inoiz, hedabideen mezuak PPko eta PSOEko hauteslei eginikoak besterik adierazten saiatzen badira ere. Alta, atxilotze ugariak, kartzelaldi basatiak, telefono, fax, ordenadore ziztatze ilegalak eta torturak aski ez, eta zuzenkiago jotzea berdeliberatu dute. Kasu. Oraindik orain PSOEk bere agintaldian eta bereziki ezker abertzalearen aurka egin sarraski ororen berri ez dugunean, etengabeko errepresio hau ez dirudi biderik egokiena behar dugun lasaitasuna lortzeko, Eusko Jaurlaritza bera ere gerta bailiteke behartua bere osaketa berrian, sozial gehiengoa bailitzateke mehatxatua egoera berri honetan. Eta garbi dago arazoa arazo dela etxera heltzen denean. Bitartean, eta auzoari buruz ari garenean, iritzi guztiak doakoak dira. Eta ez dira ordaingai