Araba Euskal Herriko industrian garrantzi historiko txikieneko lurraldeetakoa da, nahiz eta azken urteotan Eibar-Elgoibarreko industri kopuru garrantzitsu bat Arabako hiriburura joan den. Nolanahi ere, Euskal Herriko Industri Ondarearen Katalogoak Arabako hainbat eraikin ere bildu ditu, eta horien artean Gesaltzako eta Dorletako gatzagak nabarmentzen dira. Beste hiruak Gasteizko Goya gasolindegia, Bonilla tailer-etxea eta Arabako azukre-lantegia dira.
Oso antzinako ingurunea da. 822. urtean ere lan egiten zen bertan, Arabako bailararen gainaldean ateratzen den ur gazizko iturburu bati esker. Gaur egun 5.000 baratze geratzen dira, horietako gehienak utziak. Ingurune honi erabilera berri bat emateko moduak aztertzen ari da hainbat erakunde. Gatzaga ingurune hau Euskal Herriko Industri Ondarearen Katalogoan biltzen den ustiapen zaharrena da.
Ingurune hau gatzagez, eraikuntza multzo batez, biltegiez eta galdarez (ura erabat lurrintzen zen arte irakiteko erabiltzen zen) osaturik dago. Ingurunea bailara batean kokaturik dagoenez, eguzkiaren beroa ez zen nahikoa ura lurrintzeko, eta, beraz, distilategi moduko zerbait behar zen. Gatzagak iturburu batetik hornitzen dira. 1331n Arabako herri honen garapen historiko, ekonomiko eta politikoan eragin handia izan zuen.
1935ean eraiki zen Gasteizko hiriburu barruan. Gaur egun ere, oraindik, erabiltzen da era guztietako ibilgailuak gasoleoz eta gasolinaz hornitzeko. Gasteizko ohiko hiri paisajearen osagai bat izan da aspaldian, eta gaur egun ere hala izaten jarraitzen du.
1916an eraiki zen. Berau eraiki zutenak modernismoan oinarritu ziren, eta estilo horretako ia eredurik ez da gelditzen gaur egun Arabako hiriburuan. Eraikina industri jarduera (altzarien tailerra eta erakustokia) eta familiaren etxebizitza bateratzeko helburuz egina da. Gaur egun erabilera horrekin jarraitzen du.
1904n eraikia da. Ia 1966. urtera arte erabili zen azukrea egiteko, eta urte horretan biltegi bihurtu zen. Urte batzuk geroago jarduera erabat utzi zuen lantegiak. Gaur egun ere utzia dago. Ikerketa eta garapenerako gune gisa birgaitzeko proiektu bat dago abian