Sasi-akaziaren lorealdi gozoaren ondoren nora-nora joanda ere intxusaren lore laruaren kiratsa aditzeko aukera berezia dugu aurtengoan. San Juan lilia deitzen zaio intxusaren loreari eta sekula ezagutu dudan lorealdi oparoena da, bai! maiatz honetakoa. Ea uda amaian eta udazken hasieran heltzen den fruituarena, sorgin-mahatsa, ere ugari-ugaria den.
Amona eta sorginek dioten mirespenaz kanpo intxusa (
Sambucus nigra) landare baztertua da. Loreak izugarrizko kiratsa du baina aztikeriekin lotu izan da beti eta katuaren mugarrien barruan ia etxeero aurki daiteke. Mirakuluek baino erabilera ugariago dituzten sendagaiak egiten dituzte gure sorginek intxusarekin. Azal bikoitza du intxusaren egurrak. Barrukoa berdea distiratsua da eta gure larruazalaren edozein arazo konpondu eta diz-diz ederra berreskuratzeko erabiltzen den berarekin moldatutako ukendua nonahi ezaguna da. Hauxe izan daiteke euskaraz dituen izen mordoaren arrazoia. Nik ezagutzen ditudanak saguka, sabukitze, sauko, sauku, sauka, sakuta, sakute, sabuka, sabiko, saretsa, plausta, txotxika, txikutxa, intxusa, lintxusa, akaramailua, akamailua, akamelua, akamallua, ziorria eta zaminka. Azalaren hotzikara baino diz-diza garrantzitsuagoa da garai hauetan. Erakusketaren urte-sasoia iritsi da eta zuldar eta erreak garbitu eta sendatzeko ukendua eman potor-potor kalera irten aurretik. Hotzikararen gozamena aditu nahi duenak, udazkenean fruituarekin egindako dultzea edo mermelada dastatu, baina, kontuz! hitzik gabe gelditu