Astean 50 emisio ordu dituzte, horietatik 5 euskaraz direlarik. «
Nahiz eta herriko kolektiboekin saiatu garen, oso zaila da euskara gehiago sartzea. Santurtzin jende gutxik daki, eta dakitenek berriz, ez dute saiorik egin nahi izaten». 25 urteko santurtziarrak ia zortzi urte daramatza irratian. «
Pititako kolektiboan zailena bakoitzaren lana irratiarekin lotu ahal izatea da, ordutegi ezberdinak baititugu». «Rockamundos» musika saioa egiteaz landa, informatiboan ere laguntzen du, albisteei garrantzi handia ematen diete eta.
«Irrati libre batean, gurean behintzat bai, albistegia da gehien zaintzen dugun alderdia, beste irratietan normalki estaltzen diren gaiak plazaratzen ditugulako, ez intsumisioaz bakarrik, jendearentzat interesgarriak diren herriari buruzkoak ere»