argia.eus
INPRIMATU
G BIRUSAREN ADAR BERRIA
Jabier Agirre 2021eko uztailaren 20a
Hepatitisaren G birusaren (HGBren) azpimota berri bat aurkitu berri du Jimenez Diaz Fundazioko mediku-talde batek. Hepatologia Zerbitzuko J.M. López-Alcorocho, I. Castillo eta Vicente Carreño doktoreak, Hematologia Zerbitzuko J.F. Tomás doktorearekin batera izan dira aurkikuntza garrantzitsu hori burutu dutenak, «Journal Medical Virology 1999» aldizkarian argitaratu den lanean adierazi bezala.
HGB hori flabobirusen familiako RNA birus bat da, 9,4 Kb-ko luzera duena. Hepatologia Zerbitzuko buru Carreño doktorearen hitzetan, frogatua dago HGBa usua dela Espainiako populazioan eta odol-emaile itxuraz osasuntsuen % 1 agente horrek infektatua dagoela. Bestalde, orain arte C eta B birusek sortuak bezala diagnostikatutako hepatitis kronikoen % 15ean, HGBa identifikatu da kofaktore gisa. Hala ere, orain arte ez da HGBa gaixotasun zehatz batekin lotu, hepatitis akutu bat sortzeko gai dela aspalditxotik susmatzen den arren. Bestalde, Buenos Aires-eko Unibertsitateko ikertzaile batek eta Ikerketa Zientifikoetarako Goi-mailako Zentroko Ikerketa Biologikoen Saileko beste bik gene bat aurkitu dute (gal U bezala bataiatua); itxuraz, gene horren inaktibazioak posible egiten du pneumokokoaren birulentzia modu drastikoan jaistea. Eta ez da ahaztu behar pneumokokoa dela pertsona helduetan meningitisaren, eta umetan pneumonien erantzule nagusia