argia.eus
INPRIMATU
BARE
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
BARE
Itsasoa laino bazegoen ere, argialdia ekarri dio azkenean iragarritako argazkiak, abertzaleen arteko itunak alegia. Eta sinatzaileek iragan hurbilari paso egin diezaiogun gomendatu diguten arren, orain arteko ezadostasunak bizirik, letorkigukeen bagari elkarrekin aurre egiten ikasteari ekiteak beharrezkoa dugula deritzot. Izan ere, itsasertzetik urruntzean hasten da ontzia daunbadaka eta finkatutako norabideruntz zuzen eramatean datza arrakasta, eskifaia kaskarrenak ere, kaia barrenean olinpikoa bailidurike eta itsasandian negargarri. Aldiz, uranditan hezia lerrora zuzen erasotutako dionik ez da faltako, egun hauetako hedabideetako mezu erasotzaileak lekuko. Bertako koadrilen arteko elkarkoitasuna da asmatu beharreko oinarria, inork inori gainka egin ez diezaion, trabuka arraun egiteak ez baitu ezeren behar, gurezkoa baitugu hori inongo prestakuntzarik gabe. Eta elkarbizitzak, praktikan, etengabean behar du zainketa, etsaiek ez baina geronek geure ontzia hondora ez dezagun. Barealdian ikasi, trapailan eroso xamar jarduteko gai izan gaitezen