Euskal Herriko 647 gizarte
eragilek euskaralduntze bidean
neurriak hartzeko konpromisoa
hartu dute iragan astean. "Bai euskarari" akordioa izenpetuz, Euskararen
Plan Estrategikoan parte hartuko
dutela hitz eman dute ekonomia,
hezkuntza, kirola, kultura,
komunikazioa eta gizarteko
beste hainbat alorretan
diharduten gizarte eragiletako
ordezkariek. Kontsiluak antolatuta,
ekitaldiak egin ziren Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Akordioa iragan abenduan sinatu zuten 22
sustatzaileek akordioarekiko
konpromesua berretsi zuten.
«Peoria», Interneteko euskal gune berria.
Huarten egingo da Txalaparta I. Topaketa.