argia.eus
INPRIMATU
ANTENA BERRIA «XORROXIN»ENTZAT
1999ko maiatzaren 30
ANTENA BERRIA «XORROXIN»ENTZAT
Inguruko lamien eraginez edo, betidanik itzalgunea egon da Zugarramurdi eta Urdazubin «Xorroxin Irratia» entzuteko. Ez da fitsik ere aditzen, Legate mendian antena badagoen arren. Sorginkeria hori uxatzeko asmoz, Xorroxinek Udaletara laguntza eskatu ondoren, Zugarramurdikoak 100.000 pezeta ematea erabaki du. Hala ere, diru bilketan jarraitzen dute, antena berriak sos gehiago balio baitu. Honenbestez, aurki Legateko tontorrera igo eta ETBko antena dagoen toki berean bertze bat jarri eta behingoz irratia entzun ahal izanen dute Zugarramurdin