argia.eus
INPRIMATU
«ESTA ES MI GENTE» SAIO BERRIA EKAINEAN
1999ko maiatzaren 23a
«ESTA ES MI GENTE» SAIO BERRIA EKAINEAN
Urrusoloren «Detras del Txirimiri» haren tankera hartuko omen du saioak. 7 erreportajeren eskutik jende xelebrea izango da ardatza, mamia eta zukua, alderdi umoretsua bilatuz beti ere. Komak ekoiztua ordu erdi iraungo du, aurkezlea Alicia San Juan izango delarik («Arde la tarde» egin zuen). Ekainaren 18an, ostirala, hasiko da ETB 2an

«RANGOONETIK HARATAGO» ZINE ORON
Tantaka bada ere, badirudi ETB2ko bideo kluba hasi zaiola ETB 1-i tiradizoko filmak pasatzen. «Hiltzaile jaioak» film basatia eskaini ondoren, hurrengoa John Boorman irregularraren hau izango da hilaren 30ean. Bere senar eta semea galdu ondotik, Patricia Arquette Birmaniara joango da oporretan. Baina, usteak erdia ustel

ATXAGA AURKEZLE «LAU HAIZETARA» SAIOAN
Ama lurra airetik bistaraziko digu Iñaki Pangüaren saio honek; hegan jarriko gaituzten irudi sorta lañoa hegazkin eta helikopterotik aterata. Testuak ere asko zaintzen ari dira, ahal den iradokitzaileak izan daitezen. Horren haritik, zurrumurua zabaldu da Bernardo Atxaga izango ote den aurkezlea, gidoilari lanetan ere badabil eta