argia.eus
INPRIMATU
VENGAAA, QUE PODEMOOOS...
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 27a
VENGAAA, QUE PODEMOOOS...
Agintari txarraren oihu estandarra. Izan ere, agintzea zaila ei dela dio esaera erdaldunak, militar kaskarren gustuko aitzaki erabilien hori. Kirolera eraman dute, fundamentuzko ezer esateko ez duten sasi entrenatzaileek, motibazioaren gradora edo eramanez. Hondarribia. Arraun estropadak. Trainerilak. Mundu bat uretan. Alde horretatik, bapo. Mikrofonotik «tiempos en la baliza...» Venga que podemoska patroiak. Eta orain hogeita hamar bat urte koadrilako arraunlari erdaldun bakarrenetakoa lehorrean. Entrenadore. «La ida en luze, pero hemos venido a joaldiz» maiz ziona arraunlari garaian, «no había ola para hacer series» komentatzen zion bere klubeko delegatuari. «Habeis ganau», esan nion kopeta ilunduta. «Qué va...» «Si hombre, ahora sois mayoría...». Minuturen bat behar izan zuen nerea harrapatzeko, bere ingurukoekin batera. Gurean, arraunketak euskara zuen oinarri eta erdaldunek euskal hitzez jardun behar izaten zuten berean. Orain, joan asteburuan Hondarribiak salatu zidan bestelakoa, estadistikek ezkutatzen zidatena. Hori bai, guztiak dira euskararen aldekoak, eta gehienek dute abertzaletzat euren burua