Mexikon diren euskaldunen bizimodua izango dute ardatz Agustin Goenaga kazetaria prestatzen ari den sei dokumentalek. Zinez interesgarria dirudi proiektuak; orain arte bakarrik Estatu Batu eta Hego Ameriketako euskaldunen harat honatak agertu direlako, hamaika bider gainera. Grabazioen burutzeko, Goenagak berak ekoiztu ditu sei atalak
«LAU HAIZETARA» DOKUMENTALA MARTXANDokumentalekin jarraiki, Iñaki Panguaren egitasmo berria dugu, Euskal Herria airetik nolakoa den erakutsiko diguna, txokoz txoko eta gure ama lurraren hamaika ezusteko eskainiz. Ikusmina piztu du, ezohiko irudi zoragarriak izango baitira, hegazkin eta helikopteroen babesetik hartuak, arrano handi baten begiak bailiran
OSKAR TEROL «LA NOCHE DE»KO AURKEZLEAIzen franko proposatu ondoren, azkenean badirudi «Abasolo» ekoiztetxeak Oskar Terol «Lourvier's» taldeko «argala» hautatu duela «El Show de» ETB 2-saioko aurkezlea izateko. Bere ondoan, aurpegi berri samar baten aldeko apustua egin dute: Patricia Zabala, Txetxu Ugalderen «Todo para un sueño» lehiaketan agertzen zen nesketako bat