Lotsagarria «Telenorte»n duten jarrera euskararekiko. Eguerdi nahiz iluntze parteko albistegian, minutu eskaseko berrien laburpena euskaraz irakurtzean, akats franko egiten dituzte, «Barrionuevo ukatu egin da deklaratzera» eta halakoak botaz. (Uko egin dio deklaratzeari behar luke izan). Saio osoa goitik behera euskaraz emango balute...
«IZAR GAZTE BILA» HILAREN 10ETIK AURRERAKomak ere ekoizturik, helduen antzera arituko dira umeak, Ruth Martinez eta Joxe Felipe Auzmendi aurkezle direla. «Euskaraoke»aren ordez, kantu lehiaketa honetan umeek hartuko dute parte, euskaraz, ingelesez eta erdaraz kantatuz. Astegunez egunero izanda ordea, formula gehiegi erreko ote duten irudipena daukagu
ROBERT REDFORD EUSKARAZ «ZINE ORON»Kartzela bateko burua (Redford) preso baten larruan sartuko da. Hori da igandean, hilaren 16an emango den «Brubaker» filmaren haria. Halaz ere, film arrakastatsuak euskaraz maizago eskaintzea ez legoke gaizki. Konparazioa egin; heldu den asterako ETB-2-ko filmetako batzuk: «Buru moztuen irla» edo «Hollywood nola konkistatu»