argia.eus
INPRIMATU
KOLDO IZAGIRRERI AIPAMENA
1999ko maiatzaren 09a
KOLDO IZAGIRRERI AIPAMENA
Astearte honetan, maiatzak 4,
«Beterriko Liburua 1998» literatur
aipamenari dagokion azken
erabakia eman zen ezagutzera,
Asteasuko Kultur Etxearen
areto nagusian eta Manuel
Larramendi Kultur Bazkunak
antolatuta. Aipamenerako Koldo
Izagirreren «Nik ere Germinal!
egingura nuen aldarri» hautatu
dute, Pasaiako idazleak bere
azken nobela «Agirre zaharraren
kartzelaldi berriak» aurkeztu
berri duenean. Susa argitaletxeak
argitaratu eta orain aipamena
jaso duen nobela horrek Michele
Angiolillo, 1897. urtean Canovas del
Castillo Santa Agedako bainuetxean
hil zuen anarkista italiarra,
zuen ardatz.

Ygriega taldea Iparhop jaialdian izango da.

Beaj-Iskis bretainarrek Urdiñarben joko dute.