argia.eus
INPRIMATU
HARRITUTA DEI UHOLDEAREKIN
1999ko maiatzaren 09a
HARRITUTA DEI UHOLDEAREKIN
Lortu da! Ordenagailuek euskaraz mintzatua ulertu ahal izango dute. EHU eta Euskadi Irratiak egin kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Bost mila dei behar ziren eta ia hamabost mila jaso dira dagoeneko. Telefonikak hamabi linea baino gehiago jarri izan balitu, auskalo honez gero zenbat dei bilduko ziratekeen. Nahiz eta irratiak «deitu ezazu» esateari utzi dion, oraindik 900234234 telefonoak hilabetez edo martxan jarraituko du, Katalunia eta Galizia aldean egin duten bezala. 200.000 pezetako saria ere pizgarria izan da. Maiatzaren 15ean eginen da notario aurreko zozketa