argia.eus
INPRIMATU
«Etxean utzi behar da urduritasuna»
1999ko maiatzaren 09a
Jendaurrean bertsotan aritzera ohitua dago 19 urteko gasteiztarra. Agian, horregatik entzuten zaio hain natural arratsaldero aurkezten duen «Bagazina» magazinean. Urtebete darama irratian, Kazetaritzako ikasketekin tartekatuz.

«Hasiera batean mikrofonoaren beldur nintzen. Baina atzean lantalde jatorra izanda eta hiztunak bilatzearen erronka handiagoa dela ikusita, urduritasuna etxean utzi beharra dago. Arabarrentzat garrantzitsua baita jakitea arabarrek halako saio bat euskara hutsean egin dezakegula. Alde horretatik, jendea pozik dago, ikasle eta euskaldunberriei laguntza polita ematen baitiegu»
. Mintzatzean keinu ugari egiten omen ditu Aitziberrek,

«hala diote nire kideek, eskuekin gehienbat, aurrean kontrolean daukadanari edo beste kide bati zuzentzen natzaio»