argia.eus
INPRIMATU
ESTASIA ETA NAHASKETAK
  • eta gizartean ongi integratuak daude. Sexuaren araberako alderik ez dago.
Jabier Agirre 1999ko maiatzaren 09a
Euskal Herrian drogak kontsumitzen dituztenen ikerketa bat burutu da, drogazalearen halako profil bat lortu nahian. Eta Javier Elzo soziologoak zuzentzen duen taldearen emaitzak gauza interesgarri asko eskaintzen dizkigute.
Estasia izeneko droga kontsumitzen dutenek beste substantzia batzuekin nahasian hartzen dute (kannabisa, alkohola, tabakoa, speed izenekoa eta, neurri txikiagoan, baita kokaina eta LSDarekin ere). Droga horien nahasketak osasunarentzat arriskuak gehitzea dakar. Bestalde, drogazaleek beraiek aitortzen dute beren adikzioak denbora librea eta aisia bestelako ekintzetan ematea galarazten diela.
Drogazaleek (eta estasia kontsumitzen dutenek bereziki), badakite zer-nolako efektuak egiten dituen, baina hala ere kontsumitzen jarraitzen dute. Duela hiru bat urte hasi ziren drogarekin, batez beste, asteburuetan batez ere. Drogarik gabe ez omen dakite dibertitzen.
Ikerketa estasia normalean modu erregularrean kontsumitzen duten 50 gazterekin egin da, batez beste 25-30 urtekoak, gizartean ongi integratuak daudenak eta sexuen arabera erdibana gizonak eta emakumeak direnak. Javier Elzoren hitzetan ikerketa kualitatiboa da gehienbat, eta zifra behin betikorik ematen ez badu ere, adituek kalkulatzen dute euskal gazteen % 2k estasia hartzen duela normalean. Konklusioak beste komunitateetan eta Europan lortutakoen oso antzekoak dira