argia.eus
INPRIMATU
«TXILLIDA: 1948-1998»
1999ko maiatzaren 02a
«TXILLIDA: 1948-1998»
Horrela du izena Bilboko
Guggenheim museoak Eduardo
Txillidaren lanekin zabaldu duen
erakusketak. Cristina Iglesias
donostiarraren erakusketaren
ondoren, Txillidarena euskal
artista baten inguruan Bilboko
museo erraldoiak zabaldu duen
bigarren erakusketa da. Gainera,
Txillidaren lanekin inoiz bildu den
erakusketa zabalena da, orotara
200 obra jasotzen baititu eta
artistaren berrogeita hamar
urtetako lanen atzera begirakoa
baita. Eskultore ezagunaren
garai desberdinetako obra
adierazgarrienak Bilbon dira
ikusgai, beraz.

NUP-en euskara zabaldu beharko litzateke.

Erromeria berreskuratu nahi da Errenterian.