argia.eus
INPRIMATU
«Keinuak egitea oso lagungarri zait»
1999ko maiatzaren 02a
Stressaren ondoren datorren lasaitasuna gogoko du zestoarrak,

«korrika eta presaka nabilenean aldi berean disfrutatu eta sufritu egiten dut; gure areriorik handiena denbora izaten baita, bai prestatzeko bai gauzak kontatzeko».
Nahiz Kazetaritzako 4. mailan izan, telebista eta irratian eskarmentu polita du dagoeneko,

«biak alderatuta, esango nuke irratian esku bakarrarekin egiten duzula lan, hitza biluzik ateratzen delako. Telebistan berriz, birekin, irudiek erdia baino gehiago adierazten baitute»
. Nahiago du kristalaren bestaldean teknikaria bakarrik egotea,

«jende asko egonez gero despistatu egiten naiz eta».
Keinu piloa egiten du mikro aurrean, eskuak eta bekainak biziki mugituz.

«Ezin zara zaputz tankeran hasi. Irribarrea ahoan duzula askoz hobe irakurtzen da»