argia.eus
INPRIMATU
INKESTARI KRITIKA
1999ko maiatzaren 02a
INKESTARI
KRITIKA
Euskal Herriko II. Inkesta Sozionlinguistikoa kaleratu dela eta hainbatek bere iritzia eman du. Jon Sarasua bertsolariak hitz kritikoak bota ditu gai honen inguruan, bere kritika euskalgintza osora zabalduz («Euskaldunon Egunkarian» apirilak 17):
«Inkestaren inguruan eta oro har azken aldian, administrazioa egiten ari den bere politikaren autobonboa kezkatzekoa iruditzen zait. Eta berdin euskalgintzako jendeak diskurtso politikoki zuzena egin beharrarekin duen gaitasun kritiko eta pentsamendu falta.
Datuetan gauza onak eta txarragoak daude, baina arazoa %tan han gora edo hemen behera egitea baino sakonagoa da. Erabiltzen ari diren patroiak eskasak dira nire ustez. Oinarri gabezia handia dago. Hizkuntz garapenaren ikuspegi sakon eta sortzaileenetatik urrun daude euskararen teknokratak. Globalizazio hazkorraren aroan bizi-kinka interesgarrira goaz, eta erabaki ahalmena dagoen lekuetan klabe gutxi dabil nire ikuspegitik».
Inkesten emaitzak lehenago ere suma zitezkeela esan ondoren horrela jarraitzen du: «Sumatzen genuen hori niretzat ez da `gora gu ta gutarrak' esan eta elkarlanean kontinuismoan segitzekoa».