Espaloietan eguraldiaren kexua besterik ez da entzuten eta nik ezin aditu. Udaberriak gorabeheratsua izan behar du hotzetik berora, margoetako zubitik, eguzkitik euritara, bor-bor irakiten duen izerdia loreetan eta geroen bakulu-punttetan erretzen du izotzak...
Pagotxa ia erabat galdua den honetan, belazeetan eta alpapa-sailetan dator pagotxa. Batez besteko epela eta itotzeko adina ez baina nahiko ura; erdipurdiko giro hau da behe-beheko sasia, laharra, osatzen duten belarrentzako aproposa. Pixa-belarrak edo sorgin-belarrak,
Taraxacum dens-leonis edo
officinalis, loratu eta hazi hegalariei fu eta putz egin genienaz geroztik atzetik dator, indarrean, belar jendea.
Aleetan fruitutzen diren gramineoak izan ohi dira gure belardietako mestizaian nagusi, harro-putz asko... ipurditik lepoa mozten zaien arte. Sega edo segadora ez bada, erruz ugaritzen ari den larreko aziendaren hortza etorriko da, bai, eta zast hortxe zapuztuko dira, ganaduaren urdaileko azidotan, belartxoaren fruitu eta hazien etorkizuna.
Egun pare bateko aurrerapena hartu eta ondo ondutako aleak koskaizoarekin lurrera eroriko dira. Hauek belar landare berriak sortuko dituzte, belazea osatu eta trinkotuko dutenak.
Udaberriaren amaiak eta udaren hasierak batere laguntzen badute, hauek izango dira primerako bibelarra emango dutenak. Bibelarra eta hurrengo urteko lehena