argia.eus
INPRIMATU
ADARJOTZE ITZELA
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 21a
ADARJOTZE ITZELA
Nagusiak, berak indarrean ezarri lege, eredu eta arau guztiei putz eginez, Balkanak aukeratu zituen gerra entrenamendu leku aproposena bezala. Eta bertakoek elkarri zioten herra eta ahiera, guztiak zigortzeko aitzakia izan da, nahiz eta besterik esan, OTANen erasoen ondorio latzek salatzen duten bezala. Estatu Batuak, militarki munduko azkarrenak, –bakarrak ez esate arren inor ez baita gauza aurre egiteko– bere indar ahalmena Ramboilleteko mahai gainean jarririk isilarazi zituen beste guztiak. Eta ez da harritzekoa, indarra baita arrazoi nagusia harreman mota guztietan, izan pertsonalak, sozialak ala internazionalak, normalean azkarrenarengana biltzen eta makurtzen baita mendrea, indargea. Eta nagusiak ezin zuen, erronka egin ostean, berea bete gaberik paso egin, bere nagusitasuna baitzegoen jokoan. Izan ere, bestalde ejerzitoa noizik behinka erabili egin behar da erdoiak jo ez dezan. Eta etengabean ekoizten diren armak saltzea ere, ez da arrazoi makala eta horretarako edozein aukera baliatzea bidezkoa zaio. Beste guztia, sarraskiaren ondorio denak bigarren mailako arazoak dira, urrutiegi gertatzen baitira. Milosevich izan du komertzial egokiena