Z
iur gaude minbizia modu globalean menperatua izango dela, bere garaian infekzioak izan ziren bezala, eta 20-30 urteko epean ez dela minbizi-motarik geratuko, terapiaren aurrean erresistentea izango denikยป. Horrela mintzatu zen Joan Massegué aditua, Areces Fundazioak ikerlari espainolekin antolatu zuen sinposiumean.
Optimismo hori neurtu beharra dago. Horrela, Masseguék, Juan Carlos Lacal bere lankidearekin batera, esan zuen moduan, oinarrizko ikerketaren bidez laborategian lortutako aurrerakuntza ikaragarriek 15-20 urte behar dituzte pazienteengan aplikatuak izateko. Biologia eta farmakologia ez dira informatika bezalakoak; horien prozesua oso zaila da eta denbora asko eskatzen du. Sarritan gainera, aurrerakuntza teoriko horiek ez dute ondorio praktikorik edukitzen.
Baikortasun giro kontrolatu horretan, eta jadanik minbizien % 50 sendagarriak direlarik, Carlos Cordón-Cardó adituak ikerlarien itxaropen nagusia nabarmendu zuen: pazienteen talde espezifikoen tumore batzuk kronifikatzea lortzea, alegia minbizia gaitz kroniko bihurtzea. Horrela, orain ikertzen hasten diren tratamenduek aukera emango diete pazienteei hemendik bizpahiru hamarkadetara gaitzarekin hiltzeko, baina ez, ordea, gaitzarengatik. Gakoa diagnostiko goiztiar pertsonalizatuan dago, arma indibidualizatuak posible egiteko, tumorea sintomarik grabeenak agertu aurretik borrokatu ahal izateko