argia.eus
INPRIMATU
DIRUA
EUSKAL BANKETXE PUBLIKOA LEGEALDI HONETARAKO?
  • azken boladan. Ibarretxe eta Zenarruzabeitia EAEko lehendakari eta lehendakariordeak honen aldeko adierazpenak egin dituzte agintaldi hasieratik. Madrilen aurkako iritziak dira nagusi.
Daniel Udalaitz 2021eko uztailaren 21a
Azken legealdiotan, noizean behin eta hainbaten ahotik, gehienbat erakundeetatik eta politikariengandik, Euskal Banketxe Publikoa sortu beharko litzatekeela entzun dugu. Egia esan, gaur egun EAEra mugatutako bankua izango litzateke, Autonomia Estatutuak eta Kontzertu Ekonomikoak ezartzen dituzten mugak kontuan hartuta.
EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxek eta lehendakariorde Idoia Zenarruzabeitiak agintaldiaren lehen egunetatik jakinarazi dute Euskal Banketxe Publiko hori sortu nahi dutela, EAEn egun dauden hiru aurrezki kutxak ordezkatuko dituen bakarraren sorreraren alde agertu diren moduan. Iragarri bezain pronto ahazten diren legealdi hasierako hitz goxo horiek izango ote dira berriro? Ala benetan aztertu eta erabakitako apustua izango ote da? Egia da EAJ eta PSEren hauteskunde programan agertzen zela Euskal Banku Publikoa, baina ikusi beharko da horrek aurrera egiten duen ala ez; eta aurrera egitekotan, nola gauzatzen duten ere ikusi beharrekoa izango da.
Baina zertan letzake batez ere Madrildik hainbeste aurkako izan dituen Euskal Banku Publiko hori? Juan Jose Ibarretxe lehendakariak berak laburtu zuen, kargua hartu eta egun gutxira, banketxeak zer nolako ezaugarriak leuzkakeen. Madrildik proiektu honekiko sortu den desnaturaltzeari buruz aritu zen, beti ere Europako Banku Zentralaren sorrerak dakarren egoera berria kontuan hartuz, non Estatu mailako banketxe zentralek Europakoaren nondik norakoak jarraitu baino ez lituzketen egingo.
Ibarretxeren ustez, Euskal Banku Publikoa eratu nahiak ez du moneta-jaulkitze erakunde bat sortzearekin zerikusirik. Kontzertu Ekonomikoari jarraiki, Ibarretxek dio ona litzatekeela «

euskal erakundeentzat finantza eta ekonomia ikuspegitik trafiko arduradun moduko bat izatea
». «

Nahi duguna da –
gaineratu zuen

– kredituak edo maileguak eskatzekotan edo inbertsio jakin batzuk finantzatzeko zorrak jaulkitzekotan, baldintzak ahalik eta onenak izatea
».
Kontu horien ardura erakunde horren eskutan utziko balute, «

merkatuan baldintza hobeak
» izango genituzkeela esan zuen. «

Bat eginda, dirua baldintza jakin batzuen pean maileguan uzterakoan, mundu mailan geroz eta garrantzia handiagoa duten merkatuetan baldintza hobeak lortu ahal izango ditugu
»