argia.eus
INPRIMATU
DIRUA
ERAIKUNTZA ETA OSTALARITZAN ERE IZAN DA MUGIMENDURIK
  • da mugimendua. Eraikuntza eta ostalaritza sektoreak dira horren adibide: Obrascon-Huarte eta LAINen artekoa batetik, eta NH eta Tryp hotelen elkarketa bestetik.
Daniel Udalaitz 2021eko uztailaren 19a
Bategite oldea Espainiako eraikuntza eta ostalaritza sektorera ere iristen hasia da, eta horrek badu eraginik euskal enpresetan. Eraikuntzan hasia da jada Obrascon-Huarte (enpresa nafarra) eta LAINen bategitea, otsailaren lehen egunetan iragarria, eta enpresa bion batzar orokorrek ekaina aurretik onetsi beharrekoa. Horrek sektore bereko beste enpresen arteko antzeko eragiketak sor litzake. Espainiako eraikuntza enpresarik garrantzitsuena FCC da, zeina Europa mailan hamazazpigarren postu urrunean kokatzen den.
Bategite honetatik OHL izeneko enpresa sortu da, urte honetarako aurreikusitako 260.000 milioi pezetako fakturazioaz; sektoreko seigarren enpresa da Espainian, Ferrovial-Agromanen ondoren. Elkarte berriaren fondo propioak 52.300 milioi pezetakoak ziren 1998ko amaieran; kapital soziala berriz 7.800 milioi pezetakoa. Adostutako lan-kartera 301.000 milioi pezetakoa zen. Guztira 5.200 langile ditu gaur egun.
Obrascon-Huarte Villar Mir Taldearen esku dago, zeina kapitalaren % 48aren jabea den, eta gainontzekoa burtsan dago. LAINi dagokionez, akziodun garrantzitsuena Fiat (% 20) da alde batetik, eta Enrique Aldama eta enpresari talde bat bestetik, beste % 20 batekin. Ochtief alemaniarrak % 4 kontrolatzen du, eta beste horrenbeste Alberto Cortina eta Alberto Alcocerren Alcor Taldeak. Burtsan dago gainontzekoa.
Ostalaritza sektorean ere hasiak dira, joan den otsailetik, Espainiako bi ostalaritza kateren bategitea prestatzen. Biek dituzte, gainera, sukurtsalak Hego Euskal Herrian. Tryp (Hondarribia-Irun eta Iruñean) eta NHri (Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Tutera) buruz ari gara. Bien artean 8 herrialde ezberdinetan banatutako 129 hotel dituzte, guztira 41.000 logela. Hauen bien bategitearen emaitza Espainiako bigarren ostalaritza katea litzateke, Sol Meliáren ondoren. Bien arteko fakturazio globala 60.000 milioi pezetakoa da