argia.eus
INPRIMATU
BIRIBIRKIN ETA DARATULU
  • Haziak lurrera erortzen direnean isats luzeak biribilkatzen hasten dira.
Jakoba Errekondo 2021eko uztailaren 23a
Nahastu gabe, gaurkoan geranioa eta barrabasa edo txomin-belarraren familiako

Erodium generoaz arituko naiz. Geranio basakaren antzera bide-bazter zalea da eta bueltaxka bat emanez gero ia edonon aurkituko dugu. Hemendik aurrera eta uda-udako eguraldi txarrenak bitartean, itsututa, loratu eta loratu, haziak zabaldu eta haziak zabaldu ariko da.
Erodium
kuartza edo lertxuna adierazten duen

erôdios
hitz greziarretik dator, haziak bota aurretik fruituaren karpeloek kuartza baten burua eta mokoaren antza izugarria baitute.
Egia da kuartza edo lertxuna edo amiamokoaren mokoaren antza baduela fruituak. Moko antza hau edo orratzaren antza izan da landare honi hizkuntza askotan izen arruntak jartzeko erabili izan dena. Harrigarria bada ere, itzulpen kaxkar batzuk ezik, euskarazko tajuzko izenik ez dut aurkitu hemen erruz aurki daitezkeen landare hauentzako; eta proposamen bat egitera ausartuko naiz : biribirkina edo daratulua. Zergatik? Kuartza-moko itxura duen fruitua ondu eta zimeltzearen poderioz bueltan dauzkan haziak lurrera erortzen direnean hasten da istorioa. Haziak mutur zorrotza du eta atzean isats luze eta gogorra. Hazia muturrez behera erortzen da eta askatzean isats luzeak hazi den artean izan duen tentsioa galtzen du eta biribirkin baten antzera biraka eta biraka hasten da. Biraka eta biraka hazi mutur-txorrotxa lurpean sartu arte. Hazia heldu ordurako babestuta eta ereinda, inoren laguntza handirik gabe