Nazioarteko Erakustazoka Bilboko industriari loturik ezagutu dugu sortu zenetik. 1880ko hamarkadan elektrizitatea, eraikuntza, motorra eta sektore ugari biltzen zuen azoka egin zen lehen aldiz. 60ko hamarkadan, Alemanian azoka monografikoak egiten hasi zirela eta, Erakustazokako arduradunek Bilbon gauza bera egitea erabaki zuten. Lehena Makina Erremintarena izan zen. Gaur egun, azoka hau munduko bost azokarik garrantzitsuenen artean dago eta azken ekitaldian 36.000 bisitari profesional hurbildu da.
Makina Erremintaren Biurtekoarekin batera, burdingintza, menajea, eta sarrailgintza sektoreak biltzen dituen Ferroforma azoka Europako inportanteena da Koloniakoaren atzetik. Iaz 21.000 profesional gerturatu zen. Egun, Nazioarteko Erakustazokak 40 azokatik gora antolatzen ditu: bizikletaren ingurukoa, helduei zuzendurikoa, kontsumoa eta oporrei eskainirikoa...
Bilboko Nazioarteko Erakustazoka Bilbokoa ezezik, Euskal Herriko azoka da, euskal industriaren erakusleihoa izan da eta izaten jarraituko du.
Bilbo zerbitzu hiri bihurtzen ari den heinean, Erakustazokak sektore honi begira zenbait gauza egingo du baina planteamenduak industriala izaten jarraituko du. Erakustazokako komunikazio arduradun Jesus Coteronen hitzetan, euskal industria berritzen ari da eta Erakustazokak industria berri horri erantzun behar dio. Arduradunek erosle eta saltzaileen arteko harreman zuzena ezinbestekotzat jotzen dute eta beraz, telekomunikazio berriek salerosketak egiteko eskaintzen dituzten aukerek ez dute Erakustazokan eragin handia izango