argia.eus
INPRIMATU
Jaiotza-tasa sustatu eta erretiroa atzeratu
1999ko apirilaren 11

Aurreikusitako egoeren aurrean eta berauek dakartzaten arriskuak ikusita, beste neurri batzuen artean, jaiotza-tasa sustatzearen, inmigrazio politikari garrantzi handiagoa ematearen eta erretiro-adinaren edo borondatezko atzeratzearen alde azaldu dira adituak. PPren Gobernua azkeneko aukera honen alde ari da jada.
BBVko adituen esanetan, 2010etik aurrera lan-merkaturatzeen urritasunak langabeziaren arazoa konpontzen lagunduko badu ere, ez dira etor litezkeen arriskuak ahaztu: soldata

booma
lan-esku urriaren aurrean edota pentsio sistema publikoaren porrota. Lan-kostuen igoera horrek enpresetako gastu orokorretan eragindako presioak bere lehiakortasuna ahulduko luke, enpleguaren hazkundea motelduz edo langile atzerritar gehiagoren kontratatzea ekarriz (prestakuntzarik gabeko legez kanpoko etorkinak).
Hauexek dira arazo horiek arintzeko adituek proposatzen dituzten neurrietako batzuk: jaiotza-tasa sustatzea, emigrazio politikari garrantzi handiagoa ematea, teknologia berriak eraginkorki aprobetxatzeko heziketa etengabea eta erretiro adina atzeratu edo borondatezko erretiroa sustatzea, lan merkatura sartzen den gazte kopuru urriak biztanleria aktiboarengan duen eragin murriztaileari aurre eginez