argia.eus
INPRIMATU
«Goiz jaikitzea da traba bakarra»
2021eko uztailaren 19a
Goizeko 5:30etan jaikitzen da Arantza bere herritik Elizondora joateko, bera baita 7:30etatik 9:30ak arte «Goiz Argi» emankizuna aurkezten duena. Kazetaritzako azken urteko ikasketekin uztartuz, duela urtebete eskas hasi da Nerea lanean, aurretik Euskadi Irratian 6 hilabete bekadun gisa eman ondoren.

«Hagitz ongi pasa arren, Euskadi Irratia handitxoa egiten zitzaidan. Lokaltasuna nahiago dut. Hemen gainera, gehiago bizitzen duzu medioa, dena zuk zeuk manatzen baituzu, kontrola, musika ipini eta solasa egin
». Goiz parteko informatiboak ere egiten ditu 22 urteko gazteak. Oraindik bitarteko aunitzik ez badute ere, saiatzen dira berriak ahalik eta hobekien zehazten.

«Hala ere, informatiboak baino, atseginagoa zait kultura eta kirol arloan murgiltzea
»