argia.eus
INPRIMATU
EURODISNEY-ERA DOA «GOENKALE»
2021eko uztailaren 19a
EURODISNEY-ERA DOA «GOENKALE»
Arraldeko norbaiti sariren bat egokituko zaio laster. Xantiri? Nora eta Eurodisney-era. Izan ere, Pariseko Eurodisney-en erraztasunak ematen dituzte saioak egin daitezen, publizitate truke, noski. Halaxe, maiatzean zenbait sekuentzia bertan grabatuko dira. Espero dezagun «Donald Ahateak» efektu-kolpe bat ematea, haria zozo dabil eta

«GOENKALE MILA» EUSKITZEK EGINGO DU
Informatiboen hertsitasuna utzi eta asteroko magazin berria aurkeztuko du Xabier Euskitze azkoitiarrak. Baina ez pentsa Arraldeko gibelaldea bistaraziko digutenik; ez horixe! «Goenkale»ko gorabeherak aitzakiatzat hartuta, gizarteko gaiak ukituko baitira, elkarrizketei ere bide emanez. Saioaren hasiera, maiatzaren hondarrean

ETBKO EGUNKARIA INTERNETEN
Interneten ikus-entzunezko berrien agentzia bat abiarazi nahi du ETB-k, horretarako Eusko Legebiltzarrari 529 milioi pezeta eskatu dizkiolarik. Gaikako lau kate ere zabaldu nahi ditu, Euskaltelen kable bidezko programazioan agertuko liratekeenak. Halaber, EITBko programazio osoa digitalizatzeko asmoz 550 milioiko eskaera egin dute