Aste honetan bertan, apirilaren 16an, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatu abertzaleetako ordezkariek bilera egingo dute 35 orduen eta soldata sozialaren ezarpenaren alde greba orokor bat deituko dutenentz erabakitzeko. Asko aldatu beharko luke Confebask-ek egun hauetan sindikatuen lan eskakizunak asebete eta greba orokorraren deialdia ekiditeko. Ez dirudi badenik lan-astea 35 ordutara murrizteko benetako borondate politikorik. Sindikatuek uste dute hori enplegua sortzeko bide erreal eta praktikoa dela. Egia da ez dela errezeta magikorik langabezia konpontzeko; langabezia ez da koiunturala, egiturazkoa baizik. Egia da, aitzitik, langabezia hori arintzeko neurriak bila daitezkeela. Lanegunaren murrizketa, aparteko orduen deuseztearekin batera, neurri bideragarria da. Murrizketa honek 66.300 lanpostu berri sortuko lituzke Hex
goa Euskal Herrian, hainbat ekonomilari abertzaleek diotenez. Patronalak aldatzen ez badu, greba orokorraren deialdia posiblea eta desiragarria izango da. Benetan orokorra izan dadin, ondo legoke euskal sindikalgintza osoaren bategitea lortzea, ez soilik abertzalearena.