Denek dute iritzia ETBk izan behar lukeenaz, manifestua kaleratu dutenek, oposiziokoek, eta abar. ETB eta TVE1ko informatiboen behaketa agindu behar omen dute, gainera. Zurrunbilo honen erdian ordea, irratiaz zeharo ahaztu direla dirudi. Aipatu idatzian hitz erdi bat ere ez. Akaso, telebistarako egin gomendioak irratirako aplikagarri dira. edota dena ongi doa irratian? Bata ala bestea izan, telebistan bezala, argi dago nahi dugun eredua gainontzeko irratien testuinguruan kokatu behar dela, jakinki euskaldunok egunero jasaten dugun eraso mediatikoa gorenera iristen dela irratian