argia.eus
INPRIMATU
SUSMOAREN INDARRA
1999ko apirilaren 04a
SUSMOAREN INDARRA
Zenbait daturen faltan, oraindik
ez dago Jose Luis Gerestaren
autopsiaren emaitza ofizialik.
Datuen zain egon beharko da baina
kasua, Josu Zabala `Basajaun'ena
bezala, iluntasunez betea ageri da.
Datuek zehatzak esan behar dute
errealitatea nolakoa den edo izan
den jakiteko baina Euskal Herrian
bada arrazoi eta historia nahiko
Espainiako Estatu aparatuak
susmagarri ager daitezen, eta
herritar asko eta askoren lehen
begirada gerra zikinera zuzen-
tzen da.

Mobilizazio handia aurrikus daiteke 10erako.

Euskalerria irratia izan da arazoan eragindua.