Ez dute «Txiskolaren» pareko arrakasta erdietsi; planteamendua ere arras ezberdina zen. Dena den, iraupena ordu betera murriztu dutenetik saio arin eta jostagarriago bilakatu da, Ansorenak gonbidatuari egiten dion elkarrizketa koloretsu eta Amonarrizen umore zipristinen bidez. Haatik, beste bost saio baino ez dira egingo; azkena beraz, maiatzaren 6an
BALIZKO ZUZENDARIEN IZEN DANTZASugetzarrak gorian jarraitzen du. Orain arte Jose Felix Azurmendi Radio Euskadiko burua denon ahotan ibili da EITBko zuzendari berria izateko. Gorka Knorren izena ere plazaratu izan dute EAkoek. Azken egunotan ostera, aipatu izenek indarra galdu eta norbait zeharo independientea aurkeztuko ote duten zurrumurrua zabaldu da
ARNOLD ETA DE NIRO EUSKARAZ «ZINE ORON»Inoiz ez bezalako eskaintza daukagu «Zine Oro»n. Azken urteotako film arranditsuenak euskaraz. Hilaren 11n Danny de Vitoren «Rosetarren gerra». Ondoren, W. Allenen «Broadway Balapean», P. Verhoeven-en «Desafio Total» delakoa, De Niroren «Bronxeko Istorioak» edota A. Minghellaren «Ingeles gaixoa». Bazen garaia!