«IKAS-estrategiak eta autonomia» izenpurupean eta UEU eta HABEk antolatuta, Glotodidaktika jardunaldiak burutu ziren iragan ostiralean, martxoak 26. Gasteizen eginiko egun beteko jardunak, 1999-2000 ikasturtean indarrean jarriko den Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluma hedatzea izan du xede. Helduen euskalduntze-alfabetatzean diharduten irakasleei zuzendurik, izenburuak azaldu bezala, ikasleek ikas-prozesuan duten autonomia eta ikas-estrategiak aztertu ziren bertan.
BERTAKOAK ABIAN JADABERTAKOAK 1999 musika klasikoko zikloa abian da iragan astean Bilboko Elkarte Filarmonikoaren egoitzan eskainitako kontzertuarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak publikoaren aurrean aurkezteko aukerarik izan ez duten artista gazteei bide irekitzen die ekimen honekin. Datorren kontzertua apirilaren 20an izango da eta hirugarren eta azken emanaldia, maiatzaren 18an.
DESOBEDIENTZIARAKO DEIAEUSKAL Herrian Euskaraz taldeak kanpaina berri bati hasiera eman dio, taldeko ordezkariek joan den astean Bilbon eginiko agerraldian jakinarazi zutenez. Azken aldian Justizia Administrazioan euskararen aurkako errepresioa areagotzen ari dela-eta –bost abokatu euskalduni euren kontu korrontetik bi milioi pezeta kendu izana eta auziperatuta dauden EHEko hamahiru militanteei 250.000 pezetako (10.000 liberako) isuna jarri izana salatzen dute–, erantzun moduan desobedientzia zibila egitera dei egin du EHEk, informazioa banatzeaz gain. Herrietako epaitegietara hurbildu eta salaketak jartzeko eskatu dute, baita epaitegietatik jasotako erdarazko zitazioak bota eta itzultzailerik ez onartzeko ere.
«EUSKARAREN HOTSAK»DEUSTUKO Unibertsitateak «Euskararen hotsak» CD-ROMa argitaratu du berriki. Lan honetan euskalki ezberdinen hotsak jaso eta entzungai ipini dituzte Ana Elejabeitia, Alexander Iribar eta Rosa Miren Pagola egileek. Gainera, grafiko, fitxa eta mapak bildu dituzte, euskalkien azterketa fonetikorako lagungarri gisa.
BOST TITULAZIO BERRI1999-2000 ikasturtean, Gizarte Kontseiluko osoko bilkurak onarturik, bost aukera berri eskainiko ditu EHUk: Ingenieritza Kimikoa, Ingenieritza Elektronikoa, Filologia Alemana eta Ontzi Makinak eta Itsas Nabigazio diplomaturak. Dena den, aipaturiko bigarren titulazioa abian jartzeko, beharrezkoa da Espainiako Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana diseinatzea.
ARTE GUNEEN BILKETABIZKAIKO eta Gipuzkoako Aldundiek, arte guneen inguruko argitalpen bana kaleratu dute bateratsu. Tomas Uribetxebarria Bizkaiko kultur diputatuak, Bizkaiko 45 udal erakusketa aretoei buruzko informazioa eskaintzen duen katalogoa aurkeztu du berriki. Gipuzkoako Foru Aldundiak, aldiz, museoen inguruko argitalpena jarri du kalean. «Gipuzkoako Museoen Gidaliburua»ren bertsio gaurkotua kaleratu du, herrialdeko 24 museoren berri emanez.