Musika klasikoaren txokoa pasioz tindatuko zaigu Aste Santurako. Izan ere, Arantzazuko fraileak normalki entzuten ez ditugun pasio doinuez gozatzeko aukera emanen digu, zein baino zein ederragoa, belarri eta arimaren gozagarri. Bach, Mendelson, Haendel, eta abar luze bat. Hartara, ostegun santuan hasita eta bazko astelehena arte, bere ohiko leihoa bi ordutara zabalduko da, iluntzeko 9:00etatik 11:00etara, hain juxtu ere.
Bestalde, urtero egin ohi den gisan, ostegun santuan Arantzazuko elizkizun berezia zuzenean izango dugu entzungai, arratsaldeko 5:30etatik 6:30ak arte